26

Mar / 18

ABUZTUAK 19-TIK 24-ERA

BOST EGUN YOGA ETA TAILLERREKIN FAMILIAN DISFRUTATZEKO

YOGA ETA OPORRAK FAMILIAREKIN

Elkarrekin eta bakarka disfrutatzeko bost egun. Yoga familian, haurrentzako yoga eta helduentzako yoga egingo dugu. Helduentzat Yoga Osoa eta Yin Yoga txandakatuko ditugu, egun batzuk aktibatzeko eta beste batzuetan erlajatzeko, helduentzako saio guztietan meditazio atal bat izango dugu eta bitartean, haurrek zenbait tailerretan arituko dira, hauek taldea eta adinaren araberaz antolatuko dira. Baita denbora librea izango duzue udaz disfrutatzeko, portxean eta jardinean egoten, irakurtzen edota atseden hartzen. Erretiro pertsonal eta mugatua da, gehienez 8 lagun egongo zarete, klaseak norbanaren mailara eta egora fisikora egokituko dira, beraz edozein pertsona etorri daiteke, ez du inporta yogan trebea izatea edota inoiz praktikatu ez izana.

Argienean sarrera, igandea abuztuak 19an arratsaldeko 4etatik aurrera izango da, egun hontan Yoga Familian lehenengo saioa izango dugu 17:00etan.

Irteera, ostirala abuztuak 24an arratsaldeko 4etan izango da, bazkaldu ondoren, lokuluxka edota paseotxo bat emateko aukera izango duzue.

Eguneroko ordutegia hauxe izango da:

IGANDEA

  - 16:00  sarrera Argienean.

  - 17:00 - 18:30  Yoga familian saioa.

  - 18:30 - 21:00  Denbora librea.

  - 21:00  Afaria.

ASTELEHEN - ASTEARTE - ASTEAZKEN - OSTEGUNA

  - 09:00 - 10:30  Gosaria.

  - 11:30 - 13:00  Yoga Familian.

  - 13:00 - 14:00  Denbora librea.

  - 14:00 - 16:00  Bazkaria eta denbora librea.

  - 16:00 - 17:00  Haurrentzako Yoga.

  - 17:00 - 18:30  Helduentzako Yoga / Haurrentzako tailerrak.

  - 18:30 - 21:00  Denbora librea.

  - 21:00 - Afaria.

OSTIRALA

  - 09:00 - 10:30  Gosaria.

  - 11:30 - 13:00  Yoga Familian.

  - 13:00 - 14:00  Denbora librea.

  - 14:00 - 16:00  Bazkaria eta denbora librea.

  - 16:00  Argieneatik irteera.

ELIKADURA EKOLOGIKOA

Erabiltzen ditugun produktuak ia %100 ekologikoak dira, gure baratzetan hartutak edota Landaren erositak, produktu ekologikoen kontsumitzaileen elkartea.

LOGELAK ETA PREZIOAK

Logela guztiek bainugela pribatua dute. Prezioaren barne, logela, pentsio osoa eta aktibitateak daute.

   - 2 heldu eta 3 haur bi logeletan: 1.425 €.

   - 2 heldu eta 2 haur bi logeletan: 1.230 €.

   - 2 heldu eta haur 1 logela bakarran: 1.085 €.

   - Heldu 1 eta 2 haur logela bakarran: 885 €.

   - Heldu 1 eta haur 1 logela bakarran: 640 €.

ARGIBIDE ETA ERRESERBAK

Edozein kezka izanda, lasai asko deitu hemengo telefono zenbakietara edota pozta elektronikora idatzi:

   - 650 586 532   Izaskun (Uma)

   - 690 255 656   Gorka

   - info@argienea.com

Erretiro honetara animatu zaitezte, zeuen buruetaz asko ikasiko duzue, bake eta lasaitasuna errege diren inguru zoragarri batez gozatuko duzue eta mende bat baino gehiagoko antzitasuna duen harri eta egurrezko etxe batean egongo zarete, orain dela gutxi berritua eta gaur egungo erosotasun guztiak dituena. Argienea, bere izena ongi dioenez, "Argiaren Etxea", aparteko xarma duen etxea, argi eder eta goxoduna, abegitsua, bertan daudenak besarkatzen dituena.

Hemen zai izango gaituzue,

Gorka eta Uma