12

Mar / 18

APIRILAK 13-TIK 15-ERA

YOGA, PRANAYAMA, MEDITAZIO ETA IBILALDI ERRETIROA

UDABERRIKO YOGA ERRETIROA

Negua pasa da, garai honetan energiak lotan egon dira, barrualdean lasai, udaberrian esnatu egiten dira eta natura bizitza eta kolorez betetzen da. Geure baitan energia hau ere esnatu egiten da, irtetzeko eta bizitzeko poztasun hori, horrexegatik erretiro honetan menditik ibilaldiak egingo ditugu, naturan pranayama eta meditazioa praktikatuko dugu, modu hontan landare eta zuhaitzetan dagoen bizitzaz elikatuko gara. Baita denbora librea izango duzue portxean eta jardinean egoteko, irakurtzeko edota atseden hartzeko. Erretiro pertsonal eta mugatua da, gehienez 8 lagun egongo zarete, klaseak norbanaren mailara eta egora fisikora egokituko dira, beraz edozein pertsona etorri daiteke, ez du inporta yogan trebea izatea edota inoiz praktikatu ez izana.

Argienean sarrera, ostirala 13 arratsaldeko 4etatik aurrera izango da, egun hontan Yin Yoga lehenengo saioa izango dugu 18:30etan.

Irteera, igandea 15 arratsaldeko 4etan izango da, bazkaldu ondoren, lokuluxka edota paseotxo bat emateko aukera izango duzue.

Eguneroko programa hauxe da:
 

OSTIRALA

  - 16:00  Argienean sarrera.

  - 18:30 - 20:00  Yin Yoga saioa.

  - 20:00 - 21:00  Denbora librea.

  - 21:00 - 22:30  Afaria.

LARUNBATA

  - 08:00 - 09:30  Yoga Osoko saioa.

  - 09:30 - 10:00  Gosaria.

  - 10:00 - 14:00  Ibilaldia, pranayama eta meditazioa naturan.

  - 14:00 - 15:30  Bazkaria.

  - 15:30 - 17:30  Denbora librea.

  - 17:30 - 19:00  Yin Yoga saioa.

  - 19:00 - 21:00  Denbora librea.

  - 21:00 - 22:30  Afaria.

IGANDEA

  - 08:00 - 09:30  Yoga Osoko saioa.

  - 09:30 - 10:00  Gosaria.

  - 10:00 - 13:00  Ibilaldia, pranayama eta meditazioa naturan.

  - 13:00 - 14:00  Denbora librea.

  - 14:00 - 15:30  Bazkaria.

  - 15:30 - 16:00  Denbora librea.

  - 16:00  Argieneatik irteera.

 

ELIKADURA EKOLOGIKOA

Erretiro hontako elikadura mota begetarianoa izango da, erabiltzen ditugun produktuak ia %100 ekologikoak dira, gure baratzetan hartutak edota Landaren erositak, produktu ekologikoen kontsumitzaileen elkartea.

 

LOGELAK ETA PREZIOAK

Logela guztiek bainugela pribatua dute, hiruk logelan berta eta Iparrek kanpoan, beheko solairuan.

Erretiroaren prezioa 200 € burukoa da, logela partekatuan. Logela bakoitzeko 2 pertsona egongo zarete gehienez eta hauek banatuko dira erreserben ordena jarraituz.

Aukera dago logela bat pertsona bakar batentzat hartu 300 €-gatik.

 

ARGIBIDE ETA ERRESERBAK

Edozein kezka izanda, lasai asko deitu hemengo telefono zenbakietara edota pozta elektronikora idatzi:

   - 650 586 532   Izaskun (Uma)

   - 690 255 656   Gorka

   - info@argienea.com

Erretiro honetara animatu zaitezte, zeuen buruetaz asko ikasiko duzue, bake eta lasaitasuna errege diren inguru zoragarri batez gozatuko duzue eta mende bat baino gehiagoko antzitasuna duen harri eta egurrezko etxe batean egongo zarete, orain dela gutxi berritua eta gaur egungo erosotasun guztiak dituena. Argienea, bere izena ongi dioenez, "Argiaren Etxea", aparteko xarma duen etxea, argi eder eta goxoduna, abegitsua, bertan daudenak besarkatzen dituena.

Hemen zai izango gaituzue,

Gorka eta Uma