17

Mar / 18

UZTAILAK 15-ETIK 20-RA

BOST EGUN BOST ELEMENTU

URA - EGURRA - SUA- LURRA- METALA

Bost egun hauetan 5 elementuak landuko ditugu. Erretiroko egun bakoitza elementu batean oinarrituko dugu, honen organo-erraia ikusis, Yin Yoga bitartez dohakion meridianoa landuko dugu eta horrekin zerikusia duten geure emozioetaz kontziente izango gara. Menditik ibilaldi meditatiboak egingo ditugu eta egun osoan zehar mindfulness-eko zenbait teknikaz disfrutatu ahalko dugu, modu honetan orainaren kontzientzia hartuz. Geure baitan murgiltzeko aukera ezin hobea, geure buruaz ikasteko eta hazitzen jarraitzeko. Baita denbora librea izango duzue udaz disfrutatzeko, portxean eta jardinean egoten, irakurtzen edota atseden hartzen. Erretiro pertsonal eta mugatua da, gehienez 8 lagun egongo zarete, klaseak norbanaren mailara eta egora fisikora egokituko dira, beraz edozein pertsona etorri daiteke, ez du inporta yogan trebea izatea edota inoiz praktikatu ez izana.

Argienean sarrera, igandea uztailak 15an arratsaldeko 4etatik aurrera izango da, egun hontan Yin Yoga lehenengo saioa izango dugu 18:30etan.

Irteera, ostirala uztailak 20an arratsaldeko 4etan izango da, bazkaldu ondoren, lokuluxka edota paseotxo bat emateko aukera izango duzue.

ERRETIROAREN BARNE DAGO

  - 5 saio Yin Yoga.
  - 5 saio Yoga Integral.
  - 5 ibilaldi meditatibo.
  - Ostatua logela partekatuan, komuna pribatuarekin.
  - Mante oso begetarianoa.
  - Infusio eta fruta ordutan.

ELIKADURA EKOLOGIKOA

Erretiro hontako elikadura mota begetarianoa izango da, erabiltzen ditugun produktuak ia %100 ekologikoak dira, gure baratzetan hartutak edota Landaren erositak, produktu ekologikoen kontsumitzaileen elkartea.

LOGELAK ETA PREZIOAK

Logela guztiek bainugela pribatua dute, hiruk logelan bertan eta batek kanpoan, beheko solairuan.

Erretiroaren prezioa 500 € burukoa da, logela partekatuan. Logela bakoitzeko 2 pertsona egongo zarete gehienez eta hauek banatuko dira erreserben ordena jarraituz.

Aukera dago logela bat pertsona bakar batentzat hartu 750 €-gatik.

ARGIBIDE ETA ERRESERBAK

Edozein kezka izanda, lasai asko deitu hemengo telefono zenbakietara edota pozta elektronikora idatzi:

   - 650 586 532   Izaskun (Uma)

   - 690 255 656   Gorka

   - info@argienea.com

Erretiro honetara animatu zaitezte, zeuen buruetaz asko ikasiko duzue, bake eta lasaitasuna errege diren inguru zoragarri batez gozatuko duzue eta mende bat baino gehiagoko antzitasuna duen harri eta egurrezko etxe batean egongo zarete, orain dela gutxi berritua eta gaur egungo erosotasun guztiak dituena. Argienea, bere izena ongi dioenez, "Argiaren Etxea", aparteko xarma duen etxea, argi eder eta goxoduna, abegitsua, bertan daudenak besarkatzen dituena.

Hemen zai izango gaituzue,

Gorka eta Uma