Elikadura Ekologikoa

Argienean garrantzi handia ematen diogu kalitatezko elikadurari. Ahal den neurrian, produktu ekologikoak eta 0 kilometrokoak erabiltzen ditugu. Horregatik, geure baratzeetako garaian garaiko barazkiak erabiltzen ditugu sukaldean eta gainerako jakiak, inguruko ekoizle ekologikoei edo lan egiteko modu egokia duten konfiantzazko ekoizleei erosten diegu.

 

Argienean planteatzen dugun esperientzia mota guztietako pertsonei eskeini nahi diogu, horregatik, beti izaten ditugu jakiak prest  barazkizaleendako eta baita haragia eta arraina jaten dutenendako ere. Azpimarratu nahi dugu erosten dugun haragi guztia ekologikoa del.

Ardo eta garagardo ekologikoak ere baditugu, baina neurrian hartzea gomendatzen dugu, geure gainerako jarduerak modu egokian egin ahal izateko.

Intolerantziaren bat baldin baduzu, jakinaraz iezaguzu erreserba egitean eta zeure beharretara egokitutako menua prestatuko dugu.