Herria

Munárriz

Munarriz, Andia mendilerroaren magalean kokatutako herria da. Nafarroako herri altuenetakoa da, 920 metroko garaieran dago. Neguan ohikoa da gure bazterrak zurituta ikustea eta urtearen gainerako sasoietan, labore sailen berdea eta horia dira nagusi. Herrixka ttikia da, harrizko 60 etxe inguru ditu eta Nafarroako bailara ezezagunenetako batean dago, Goñerrin.