Elikadura Ekologikoa

Argienean garrantzi handia ematen diogu kalitatezko elikadurari. Ahal den neurrian, produktu ekologikoak eta 0 kilometrokoak erabiltzen ditugu. Horregatik, geure baratzeetako garaian garaiko barazkiak erabiltzen ditugu sukaldean eta gainerako jakiak inguruko ekoizle ekologikoei erosten diegu, edo lan egiteko modu egokia duten konfiantzazko ekoizleei.

Argienean mota guztietako pertsonak hartzen ditugu eta horregatik beti izaten ditugu jakiak prest barazkizaleendako eta baita haragia eta arraina jaten dutenendako ere. Azpimarratu nahi dugu erosten dugun haragi guztia ekologikoa dela.

Ardo eta garagardo ekologikoak ere baditugu, baina neurrian hartzea gomendatzen dugu, geure gainerako jarduerak modu egokian egin ahal izateko.

Intolerantziaren bat baldin baduzu, jakinaraz iezaguzu erreserba egitean eta zeure beharretara egokitutako menua prestatuko dugu.