Haurrentzako tailerrak

Haurrekin etorri ezkero eta yoga saioetan parte hartu nahi baldin baduzue, haurrentzako zenbait tailer proposatzen ditugu zeuek aktibitateetan parte hartzen duzuen bitartean., 

Aldian behin, familiendako asteburuak antolatzen ditugu, ttikiek ere goza dezaten yoga egiten eta meditazio eta erlaxazio saioetan. Asteburu dibertigarriak eta beteak izanen dira, ez galdu!

Gainera, familia bat baino gehiago etorri nahi baduzue, betiere gela guztiak hartzen badituzue, programa berezia antola dezakegu zuen neurrira.