10

Dec / 18

ABENDUAK 28-TIK 30-ERA

 

DETOX EGUBERRIAK

Gabon gaua eta urte berri tartean break bat egin nahi? Hona hemen geure proposamena! Goizean eta arratsaldean yoga klaseak, goiz altsa gabe, atseden hartzeko eta deskonektatzeko modukoak. Saio hauek asteburu honetarako apropos diseñaturik daude, gibela, giltzurrinak, urdaila eta hesteak depuratzeko. Geure menuko ohizko platerrak aparte, detox diren beste batzuk gehituko ditugu, egun esanguratsu hauetan garbiketa sakonago bat egiteko aukera izateko.

Argienean sarrera, ostirala 28an da, 17h-etatik aurrera eta arratsaldeko 6-etan hasiko dugu asteburua yin yoga klase batekin, sakona, mantendua, meditatiboa. Saio honen ondoren denbora librea izango duzue afal ordurarte, gutxi gora behera 21:00-etan izango dena.

Larunbateko gosaria 9:00-etatik 10:30-etara izango da, presarik gabe. Denbora libre izango duzue 11:30-ak arte eta ordu honetan Yoga Osoko saioa hasiko da. Hatha Yogaz esnatuko dugu gorputza, pranayama praktikatuko dugu eta baita kriya eta meditazioa ere.

Bazkaria 14:00-ak aldera izango da eta 18:00-ak arte denbora librea izango duzue, ordu honetan asteburuko bigarren Yin Yoga klasea izango dugu. Aurreko egunean bezala, saio honen ondoren denboratxo bat izango duzue afal ordurarte.

Igandean ordutegia aldatuko dugu, Yoga Osoko klase batekin hasiko dugu eguna, 9-etan, gosaldu gabe, yogaren onuraz gozatzeko. Klasea ondoren, gusto guztietarako den brunch gozo bat dastatu ahalko duzue eta 12:30-etan Argieneako irteera izango da, asteburu oso eta energetiko honi bukaera emanez.

Zeure tokia erreserbatzeko edota informazio gehio eskatzeko telefono hauetara deitu:

   650 586 532 Izaskun

   690 255 656 Gorka

Edota posta elektroniko honetara idatzi:

   info@argienea.com

Zure zai gaude!