5

Nov / 18

AZAROAK 25, IGANDEA

OGI TAILERRA

Ore amaz egindako ogi biribila eta legami gutxikin egindako ogi barra prestatzen ikasi nahi duzu?

Igande honetan bi teknika hauek ikasiko ditugu, baita atsedenak ere, nola boleatu ogi biribilak, labekatu, errezetak, teknikak eta primeran etorriko zaizuen truko bat baino gehiago.

Goizeko 11etan hasiko da tailerra eta 17,30ak aldera bukatu, gutxi gora behera, labekatu eta bertatik ateratzen diren ogi goxoak dastatu ondoren.

Tailerrak, pertsona bakoitzeko 60€ balio du, osagaiak eta eguerdiko bazkari begetariano barne. Oroitu zaitezte, noizbait hemen egon baldin bazarete beste ekitaldiren batean parte hartzen, %10eko beherapena duzuela.

650 586 532 edota 690 255 656 telefonotara deitu zure tokia erreserbatzeko.

Baita pozta hontara idatzi dezakezu ere info@argienea.com

Zeuen zai gaude!