16

Nov / 17

NEGUKO ERRETIROA

YOGA, PRANAYAMA ETA MEDITAZIO ERRETIROA

NEGUKO YOGA ERRETIROA

Negua barrura begiratzeko garaia da, geure barnearekin konektatzeko momentu aproposena. Asteburu honetan yoga, pranayama eta meditazioa praktikatuko dugu, modu hontan barrura begiratu ahalko dugu, berkonektatuz. Baita denbora librea izango duzue pasiatzeko, tximinia aurrean egoteko, portxean, irakurtzeko edota atseden hartzeko. Erretiro pertsonal eta mugatua da, gehienez 8 lagun egongo zarete, klaseak norbanaren mailara eta egora fisikora egokituko dira, beraz edozein pertsona etorri daiteke, ez du inporta yogan trebea izatea edota inoiz praktikatu ez izana.

Argienean sarrera, ostirala 19 arratsaldeko 5etatik aurrera izango da, egun hontan pranayama eta erlaxazio lehenengo saioa izango dugu 18:30etan.

Irteera, igandea 21 arratsaldeko 5etan izango da, bazkaldu ondoren, lokuluxka edota paseotxo bat emateko aukera izango duzue.

Eguneroko programa hauxe da:

OSTIRALA

  - 17:00  Argienean sarrera.

  - 17:30 - 19:00  Pranayama eta erlaxazio saioa.

  - 19:00 - 21:00  Denbora librea.

  - 21:00 - 22:30  Afaria.

LARUNBATA

  - 08:00 - 09:30  Yoga Osoko klasea.

  - 09:30 - 10:00  Gosaria.

  - 10:00 - 12:00  Panayama eta meditazioa.

  - 12:00 - 14:00  Denbora librea.

  - 14:00 - 15:30  Bazkaria.

  - 15:30 - 17:30  Denbora librea.

  - 17:30 - 19:00  Pranayama, kriya eta meditazioa.

  - 19:00 - 21:00  Denbora librea.

  - 21:00 - 22:30  Afaria.

IGANDEA

  - 08:00 - 09:30  Yoga Osoko klasea.

  - 09:30 - 10:00  Gosaria.

  - 10:00 - 12:00  Pranayama, kriya eta meditazioa.

  - 12:00 - 14:00  Denbora librea.

  - 14:00 - 15:30  Bazkaria.

  - 15:30 - 17:00  Denbora librea.

  - 17:00  Argieneatik irteera.

 

ELIKADURA EKOLOGIKOA

Erretiro hontako elikadura mota begetarianoa izango da, erabiltzen ditugun produktuak ia %100 ekologikoak dira, gure baratzetan hartutak edota zertifikazioarekin erositak, baita, hemen gertu ditugun ekoizle ekologikoei, ahal dugun guztia erosten ere saiatzen gara.

 

LOGELAK ETA PREZIOAK

Logela guztiek bainugela pribatua dute, hiruk logelan berta eta Iparrek kanpoan, beheko solairuan.

Prezioak ezberdinak dira jende kopuru eta logelaren arabera, bakarrik etor zaitezke, binaka edota logela beste pertsona batekin partekatzea eskatu dezakezu. Logela bakoitzeko 2 pertsona egongo zarete gehienez.

 

 Eki eta Hego logelak:

  - Logela eta ohea partekatua: 178 €/pertsona.

  - Logela partekatua: 198 €/pertsona.

  - Logela bikoitza pertsona bakar batentzat: 278 €/pertsona.

 Mende logela:

  - Logela eta ohea partekatua: 168 €/pertsona.

  - Logela bikoitza pertsona bakar batentzat: 254 €/pertsona.

 Ipar logela:

  - Logela partekatua: 158 €/pertsona.

  - Logela bikoitza pertsona bakar batentzat: 238 €/pertsona.

 

Logela partekatu nahi ezkero erreserba egiteko momentuan esaiguzu.

 

ARGIBIDE ETA ERRESERBAK

Edozein kezka izanda, lasai asko deitu hemengo telefono zenbakietara edota pozta elektronikora idatzi:

   - 650 586 532   Izaskun (Uma)

   - 690 255 656   Gorka

   - info@argienea.com

Erretiro honetara animatu zaitezte, zeuen buruetaz asko ikasiko duzue, bake eta lasaitasuna errege diren inguru zoragarri batez gozatuko duzue eta mende bat baino gehiagoko antzitasuna duen harri eta egurrezko etxe batean egongo zarete, orain dela gutxi berritua eta gaur egungo erosotasun guztiak dituena. Argienea, bere izena ongi dioenez, "Argiaren Etxea", aparteko xarma duen etxea, argi eder eta goxoduna, abegitsua, bertan daudenak besarkatzen dituena.

Hemen zai izango gaituzue,

Gorka eta Uma