
MEDITAZIO ETA YOGA NEGUKO ERRETIROA
Negua introspekzio, baitaratze eta barnera behatzeko garai zoragarria da, geure buruarekin konektatuz. Asteburu honetan barneratzeko, behatzeko, burua lasaitzeko eta errekonektatzeko moduan praktikatuko dugu yoga, pranayama eta meditazioa (Samatha eta Vipassana). 30 minutuko meditazio saioak eta ordu bateko deskantsuak izateko moduan antolatu dugu eguna, deskantsu orduan, nahi duenak meditatzen jarraitu dezake. Goizetan, gosaldu baino lehen, Hatha Yoga saio bat egingo dugu, aktibatzeko eta eguna energia ongi bideratuta hasteko. Arratsaldeetan, azken orduan, Yin Yoga eta Meditazio saio bat izango dugu, nor bere baitan biltzeko eta gauerako prestatzeko. Baita tximiniako suaz gozatzeko, irakurtzeko edota atseden hartzeko denbora librea izango duzue ere. Erretiro mugatu eta pertsonala da, gehienez 8 pertsona egongo zarete, klaseak norberaren egoera fisiko eta mailara egokituko dira, beraz ez larritu inoiz praktikatu izan ez baduzu, esperientzia duten pertsonentzat eta ez dutenentzat ere irekita dago erretiro hau.
Argieneako sarrera ostirala 1-ean arratsaldeko 5-etatik aurrera izango da, egun berean lehenengo Yin Yoga eta meditazio saioa izango dugu.
Irteera igandea 3-an arratsaldeko 4-etan izango da, bazkaldu eta lokuluxka baten ondoren.
EGITARAUA
OSTIRALA
- 17:00 Argienean sartu.
- 18:00-20:00 Yin Yoga eta Meditación saioa.
- 21:00 Afaria.
LARUNBATA
- 08:30-09:30 Hatha Yoga saioa.
- 09:30-10:30 Gosaria.
- 10:30-11:00 Meditazioa.
- 11:00-12:00 Denbora librea.
- 12:00-12:30 Meditazioa.
- 12:30-13:30 Denbora librea.
- 13:30-14:00 Meditazioa.
- 14:30-17:00 Bazkari eta denbora librea.
- 17:00-17:30 Meditazioa.
- 17:30-18:30 Denbora librea.
- 18:30-20:30 Yin Yoga eta Meditazio saioa.
- 21:00 Afaria.
IGANDEA
- 08:30-09:30 Hatha Yoga saioa.
- 09:30-10:30 Gosaria.
- 10:30-11:00 Meditazioa.
- 11:00-12:00 Denbora librea.
- 12:00-12:30 Meditazioa.
- 12:30-13:30 Denbora librea.
- 13:30-14:30 Meditazioa y itxiera.
- 14:30-16:00 Bazkaria eta denbora librea.
- 16:00 Argieneatik irten.
ELIKADURA EKOLOGIKOA
Erretiro honetako elikadura mota begetarianoa izango da, erabiltzen ditugun produktuak ekologikoak dira, geure baratzetan hartuak edota Landaren erositak (produktu ekologikoen kontsumitzaile elkartea), honetaz aparte ahal ditugu produktu gehienak gertu diren ekoizle ekologikoei erosten saiatzen gara.
LOGELAK ETA PREZIOAK
Logela guztiek bainugela pribatua dute, hiruk logelan bertan eta batek kanpoan, beheko solairuan.
Erretiroaren prezioa, urtarriak 27-a arte, 200 € buruko da, logela partekatuan. Urtarriak 27-tik aurrera prezioa 250 €-takoa izango da kondizio berdinetan.
Logelak bikoitzak dira eta erreserbatzen dituzuen ordenean egokituko ditugu.
Bada logela bat pertsona bakar batentzat alokatzeko aukera 300 €-tan, urtarriak 27-a arte, data honetatik aurrera prezioa 370 €-takoa izango da.
Oroitu zaitezte geurekin egonak zaretenak %10-eko deskontua duzuela!
ARGIBIDE ETA ERRESERBAK
Edozein kezka izanda, lasai asko deitu hemengo telefono zenbakietara edota pozta elektronikora idatzi:
650 586 532 Izaskun
690 255 656 Gorka
Erretiro honetara animatu zaitezte, zeuen buruetaz asko ikasiko duzue, bake eta lasaitasuna errege diren inguru zoragarri batez gozatu ahalko duzue eta mende bat baino gehiagoko aintzitasuna duen harri eta egurrezko etxe batean egongo zarete, orain dela gutxi berritua eta gaur egungo erosotasun guztiak dituena. Argienea, bere izenak ongi dioenez, "Argiaren Etxea", aparteko xarma duen etxea, argi eder eta goxoduna, abegitsua, bertan daudenak besarkatzen dituena.
Hemen zai izango gaituzue!
Izaskun eta Gorka
- < PREVIOUS ARTICLE
- NEXT ARTICLE >