
YOGA, MEDITAZIO ETA ERLAXAZIO ERRETIROA
Lasaitasuna eta barne bakea emango dizun erretiro honetara etorri zaitez, eguneroko bizitzaz deskonektatuz. Egunero yoga, meditazio eta erlaxazio saioak izango ditugu, hauekin gure eguneroko bizitzan lagunduko diguten zenbait ideia jasoko ditugu, lasaitasuna mantentzen lagunduko digutenak, erantzun baino lehen ongi pentsatuz eta benetazko balioa duten gauzei arreta berezia emanez. Baita denbora libre izango duzue ere, ibilaldiak egiteko, suaren aurrean egoteko, portxean, liburu bat irakurtzen, edota soilik atseden hartuz. Erretiro mugatu eta pertsonala da, 8 lagun egongo zarete gehienez eta klaseak pertsona bakoitzaren mailara egokituko dira beti, beraz, inoiz yoga eta meditazioa praktikatu ez duten pertsonentzat egokia da eta baita esperientzia dutenentzat ere.
Argienean asteazkena 11an sartuko zarete 17etatik aurrera, egun hontan bertan, erlaxazio lehenengo saioa izango dugu 19etan.
Irteera, igandea 15ean izango da 17etan, bazkaldu ondoren lasai egoteko denbora izango duzue.
Eguneroko egitaraua hauxe da:
- 08:00 - 09:00 Yoga saioa.
- 09:00 - 10:00 Gosaria.
- 10:00 - 12:00 Denbora librea.
- 12:00 - 13:00 Meditazio saioa.
- 13:00 - 14:30 Denbora librea.
- 14:30 - 15:30 Bazkaria.
- 15:30 - 19:00 Denbora librea.
- 19:00 - 20:00 Erlaxazio saioa.
- 20:00 - 21:30 Denbora librea.
- 21:30 - 22:30 Afaria.
ELIKADURA EKOLOGIKOA
Gosaria buffet librea da; bazkaria eta afaria, menua, 2 lehenengo plater eta 2 bigarren dituzue aukeran; postre, etxeko ogia, ura, ardo/sagardo botilla bientzat edota garagardo/freskagarri/zuku eta kafe edo infusioa du barne.
Beti lehenengo eta bigarren plater bana begano ditugu, erabiltzen ditugun produktuak ia %100 ekologikoak dira, gure baratzetan hartutak edota zertifikazioarekin erositak, baita, hemen gertu ditugun ekoizle ekologikoei, ahal dugun guztia erosten ere saiatzen gara.
LOGELAK ETA PREZIOAK
Logela guztiek bainugela pribatua dute, hiruk logelan berta eta Iparrek kanpoan, beheko solairuan.
Prezioak ezberdinak dira jende kopuru eta logelaren arabera, bakarrik etor zaitezke, binaka edota logela beste pertsona batekin partekatzea eskatu dezakezu. Logela bakoitzeko 2 pertsona egongo zarete gehienez.
Eki eta Hego logelak:
- Logela eta ohea partekatua: 336 €/pertsona.
- Logela bikoitza pertsona bakar batentzat: 536 €/pertsona.
- Logela partekatua (ohe haundian): 356 €/pertsona.
- Logela partekatua (banako ohean): 316 €/pertsona.
Mende logela:
- Logela eta ohea partekatua: 316 €/pertsona.
- Logela bikoitza pertsona bakar batentzat: 492 €/pertsona.
Habitación Ipar:
- Logela bikoitza pertsona bakar batentzat: 456 €/pertsona.
- Logela partekatua (banako oheak): 296 €/pertsona.
Logelak partekatzeko eskaeretan, bi aukera dituzue:
- Logela bat "Logela bikoitza pertsona bakar batentzat"-eko prezioarekin erreserbatzen da, partekatzeko beste pertsona bat agertuko balitz, erretiroa ordaintzeko momentuan kontutan izango da eta prezio diferentzia egingo da, inor agertuko ez balitz hasierako prezioa mantenduko da. Erreserba egiten duen lehenengo pertsonak ohe haundia edo banakoa aukeratuko du.
- Zuen aukerekin zerrenda bat antolatzen da, partekatzeko inor agertzen ez bada, libre dauden logelen artean aukeratuko duzue, kasu honetan, logela guztiak betetzea gerta daiteke eta plazarik gabe geratu.
ARGIBIDE ETA ERRESERBAK
Edozein kezka izanda, lasai asko deitu hemengo telefono zenbakietara edota pozta elektronikora idatzi:
- 650 586 532 Izaskun (Uma)
- 690 255 656 Gorka
Erretiro honetara animatu zaitezte, zeuen buruetaz asko ikasiko duzue, bake eta lasaitasuna errege diren inguru zoragarri batez gozatuko duzue eta mende bat baino gehiagoko antzitasuna duen harri eta egurrezko etxe batean egongo zarete, orain dela gutxi berritua eta gaur egungo erosotasun guztiak dituena. Argienea, bere izena ongi dioenez, "Argiaren Etxea", aparteko xarma duen etxea, argi eder eta goxoduna, abegitsua, bertan daudenak besarkatzen dituena.
Hemen zai izango gaituzue,
Gorka eta Uma