Elikadura Ekologikoa

Argienean garrantzi handia ematen diogu kalitatezko elikadurari. Ahal den neurrian, produktu ekologikoak eta 0 kilometrokoak erabiltzen ditugu. Horregatik, geure baratzeetako garaian garaiko barazkiak erabiltzen ditugu sukaldean eta gainerako jakiak, inguruko ekoizle ekologikoei edo lan egiteko modu egokia duten konfiantzazko ekoizleei erosten diegu.

 

Argienean eskeintzen dugun esperientzia, jende guztiarentzat izatea nahi dugu, hortarako geure menuetan badira beti plater begetariano, begano eta baita haragia eta arraina ere. Ez dugu nahi elikadura dela eta Argienea ezagutzera ez etortzea, beraz jende guztia da ongi etorria. Kontutan izan erositako haragi guztia ekologikoa dela, honi garrantzi haundia ematen diogu.

Nahi duenak, ardo eta garagardo ekologikoak dastatu ahalko ditu, dena den, aktibitate guztiak ongi egin ahal izateko, hauen kontsumoa murriztea gomendatzen dizuegu.

Intolerantziaren bat izan ezkero jakinaraziguzu erreserba egiterakoan eta menua zeure beharretara moldatuko dugu.