Etxea

Etxeak lau gela bikoitz ditu lehenengo solairuan; horietako hiruk ohe bikoitzak dituzte eta besteak banako bi ohe ditu. Bi gelatan ohe osagarria jartzeko aukera dago eta guztiek dute bainugela pribatua; hiruk gela berean eta besteak beheko solairuan. Erretiroetan, logela zuretzat bakarrik alokatu dezakezu edota partekatuta, azken kasu honetan, batek ohe bikoitzan egiten du lo eta beste pertsonak ohe osagarrian.

GELAK
  • EKI

Ekialdeko gela, 135x190-eko ohe bikoitza du eta 90x190-eko ohe osagarria jartzeko aukera. Logela eta bainugelaren artean, hall txiki eder bat dago. Bainugela zabala da. Gelan, mendira eta baratze-lorategira bistak dituen kuxinedun zurbar lasai erosoa aurkituko dugu. Hemen, te atsegin bat gozatu ahal izango dugu, liburu bat irakurri bitartean, adibidez, lasaitasunez. Besaulki erosoa eta mahaitxo bat ere baditu, teontzia eta guzti.

  • HEGO

Hegoaldeko gela, 150x200-eko ohe bikoitza du eta 90x190-eko ohe osagarria jartzeko aukera. Logelak bainugela pribatua du barruan. Besaulki erosoa eta mahaitxo bat ere baditu, teontzia eta guzti. Lorategira bistak dituen kuxinedun zurbar lasai erosoa aurkituko dugu. Toki ezin aproposagoa da te atsegin bat gozatzeko, adibidez, liburu bat irakurri bitartean.

  • MENDE

Ekialdeko gela, 135x190-eko ohe bikoitza eta bainugela pribatua bertan du. Logelako leihoan, mendira eta herriko dorretxera bistak dituen kuxinedun zurbar lasai erosoa aurkituko dugu.

  • IPAR:

Iparrraldeko gela, 90x200-eko bi ohe ditu eta bainugela pribatua beheko solairuan. Logelaren leihoan, herriko dorretxera bistak dituen kuxinedun zurbar lasai erosoa aurkituko dugu.

GUNE KOMUNAK
  • SABAIA: Gune zoragarri honek aritzezko habeak eta harrizko zutabeak ditu. Bertan egiten dugu yoga eta meditazioa, bertan erlaxatzen gara eta egiten ditugu tailer eta terapia energetikoak.
  • EGONGELA: Egongela zabala da, aritzezko habeak ditu eta harrizko zutabeak. Bertan goxo egoten gara, lasai, liburu bat irakutzen edota tea hartzen. Zurezko mahai handia dago eta hor egiten ditugu otorduak elkarrekin.
  • LORATEGIA: Argieneako sarreran dago. Lorategi ttikia da, eta bertan, hortentsiak, arrosak eta sasoiko loreak daude. Intxaurrondo eder bat ere bada, intxaur goxoak eta itzal freskagarria ematen dituena. Horren azpian, mahai bat eta bankuak daude; toki ezin hobea da otorduak egiteko eguraldi goxoa dagoenean. Arratsaldean eguzkiak jotzen du eta oso atsegina da bertan lasai egotea.
  • PORTXEA: Portxe ezin ederragoa, ekialdera ematen duena. Bertan gosaria hartzea, goizeko lasaitasunean, eguneko opari ederrenetakoa da. Eguraldiak laguntzen duenean, bazkaria eta afaria ere portxe honetako mahai handian egin daitezke. Hamakak ere badira, goizeko eguzki xamurra edota arratsaldeko itzal freskagarria gozatzeko.
  • BARATZE-LORATEGI: Portxearen aurrealdean gure baratze txikia dago (badugu beste handiago bat). Nahi duenak handik har dezake bazkarirako nahiz afarirako behar duena. Gorkak baratzaren inguruko azalpen guztiak emanen dizkizue eta interesa izanez gero, baratzeko lanetan aritzeko aukera ere badago, praktika txiki baten moduan, garaian garaiko beharrean. Baratzaren ondoan lorategi eder askoa dugu, belardi xamurra duena, eguzkia hartzeko edota patxada gozoan egoteko. Eguraldi ona dagoenean, lorategian bertan egiten dugu Yoga,  meditazioak eta erlaxazioak, aire garbia probestuz eta herriko lasaitasun zoragarria gozatuz.
     

Argienea Landetxeda da, gelaka antolatua eta 3 izarreko kategoria du. Turismoko Erregistro Kodea UCR01112 da.​