IZASKUN

Herrian bizitzea izan dut beti helburu, naturarekin harreman hurbilean, eta hiriguneetako zarata eta presazko erritmoetatik urruti. Formazioz ingenieria naiz, baina bulegoko lana bazter uztea erabaki nuen eta yogan murgiltzea, gune bat sortuz besteei laguntza emateko bere buruarekin bat egiten eta hainbeste kostatzen zaigun barne bakea lortzen. Yoga Osoan, Yin Yogan, Haurrendako Yogan eta Haurdunentzako Yogan formatu naiz, ta hontaz gain ametsen mundua dut maite, ametsen interpretazioa eta energi sotilak; Reiki, eskuak jarri eta harriekin lan egin.