Elikadura Ekologikoa

Argienean garrantzi handia ematen diogu kalitatezko elikadurari. Ahal den neurrian, produktu ekologikoak eta 0 kilometrokoak erabiltzen ditugu. Horregatik, geure baratzeetako garaian garaiko barazkiak erabiltzen ditugu sukaldean, gainerako jakiak inguruko ekoizle ekologikoei edota Landaren (Iruñeako produkto ekologikoen kontsumitzaileen elkartea) erosten ditugu.

Argienean mota guztietako pertsonak hartzen ditugu eta horregatik beti izaten ditugu jakiak prest barazkizaleendako eta baita haragia eta arraina jaten dutenendako ere. Azpimarratu nahi dugu erosten dugun haragi guztia ekologikoa dela.

Ardo eta garagardo ekologikoak ere baditugu, baina neurrian hartzea gomendatzen dugu, geure gainerako jarduerak modu egokian egin ahal izateko.

Intolerantziaren bat baldin baduzu, jakinaraz iezaguzu erreserba egitean eta zeure beharretara egokitutako menua prestatuko dugu.

GOSARIA

Gosaria bufé da eta hauxe du:
  - Eskuz amasatutako ogia, ore amaz egina eta fermentazio hirukoitza 48 ordutan zehar, basea gari osoa da eta gari txuriko aukera bat ta zekale osoko beste eskeintzen ditugu.
  - Etxean egindako bizkotxoa, denboraldiko fruituekin.
  - Denboraldiko fruituak edota irabiaki begetala denboraldiko fruituekin eginda.
  - Gurina eta mermeladak.
  - Igurtzitzeko tomatea.
  - Olioa eta gatza.
  - Kafea ehotu berria eta zenbait infusio (kukicha tea, te berdea, te gorria eta roiboos).
  - Beti plater gaziren bat eskeintzen dugu, hala nola patata tortila, ahuntz gazta, saltxitxoia, tostada ezberdinak...
  - Ez bazara oso ogizale, abisatuguzu geure arroz osoa edari begetalean prestatzeko, goxoa benetan, azukrerik gabe; haziekin, almendrekin eta zonaldeko fruitu gorriekin.

BAZKARIA

Bazkarian hauxe duzue barne:
  - Lehenengo platerra bi aukeren artean erabakitzeko (beti aukera begetariano bat eskeitzen dugu).
  - Bigarren platerra bi aukeren artean erabakitzeko (beti aukera begetariano bat eskeitzen dugu).
  - Postrea zenbait aukeren artean erabakitzeko.
  - Edaria.
  - Haziekin egindako etxeko ogia.
  - Kafea edota infusioa zenbait Yogi Tea-ren artean aukeratzeko.

AFARIA

Afarian hauxe dago barne:
  - Lehenengo platerra bi aukeren artean erabakitzeko (beti aukera begetariano bat eskeitzen dugu).
  - Bigarren platerra bi aukeren artean erabakitzeko (beti aukera begetariano bat eskeitzen dugu).
  - Postrea zenbait aukeren artean erabakitzeko.
  - Edaria.
  - Haziekin egindako etxeko ogia.
  - Kafea edota infusioa zenbait Yogi Tea-ren artean aukeratzeko.