Eguneroko Yoga klaseak

EGUNEROKO YOGA KLASEAK

Argienera etortzeko, hiru aukera ezberdin eskeintzen ditugu erretiro, kurtxo eta tailerretaz gain.

  - Asteburu pasa ostiraletik igandera.
  - Lau gau astean zehar astelehenetik ostiralera.
  - Zubi eta jai egunak.

Aukera guztietan hurrengo aktibitate plana barne dago, honaxe ordutegiak eta azalpen txiki batzuk:

Sarrera eguna: Tarteko egunak: Irteera eguna:
          17:00 Sarrera Argienean. 09:00-10:30 Gosaria. 09:00-10:30 Gosaria.
17:30-19:00 Yin Yoga klasea. 11:30-13:00 Yoga Osoko klasea. 11:30-13:00 Yoga Osoko klasea.
            21:00 Afaria.             14:00 Bazkaria.             14:00 Bazkaria.
  17:30-19:00 Yin Yoga klasea.             16:00 Irteera Argieneatik.*
              21:00 Afaria             

* Irteera egunean beste bezero batzuk sartzekoak badira, gela libre utzi beharko da 14:00etarako. Maletak-eta kontsignan gordeko dizkizuegu, lasai bazkaltzeko eta nahi izanez gero, egongelan lo kuluxka egiteko.
 

YOGA OSOKO KLASEA: Saio hauek aktibazio batekin hasten ditugu, gorputza esnatzeko, berotzeko eta saiorako prestatzeko. Ondoren, Hatha Yogako asana taula bat praktikatzen dugu, erlaxazio txiki batekin jarraituz. Bigarren  atal batean Pranayama, hau da, arnasketak egiten ditugu, atal fisikoan esnatu dugun energi guztia meditaziora bideratzeko eta azken atalean, gorputza eta burua prest dugula, meditazioa egiten dugu.

YIN YOGA KLASEA: Yoga praktikatzeko modu hau, geure barnearekin konektatzeko modu bikaina da. Klase hauetan, ehun konektiboa eta kanal energetikoak sakonki lantzen dira, praktika hotza da, denboran luzez mantentzen dira posizio errazak, euskarriak erabiltzen dira ere, hala nola mantak, kuxinak, etabar. Saioa meditazio txiki batekin hasten dugu, honen jarraian asana ezberdinak praktikatzen ditugu oso modu aske eta pertsonalean, kontzientzia eta arreta haundia tendoi, faszia, nadi eta txakretan jarrita. Bukatzeko, erlaxazio eta meditazio motz bana egiten ditugu.

  • Ordutegia gutxi gora beherakoa da eta aldaketa txikiak izan ditzake eguna eta taldearen arabera.
  • Erlaxazio saioak gidatuak dira, geure gorputzarekin bat egiteko eta gainerako gauzetatik deskonektatzeko.
  • Meditazio saioak burua lasaitzeko eta geure barnealdearekin konektatzeko egiten ditugu. Arnasa egoki hartzen ikasiko dugu, geure buruaz kontziente izaten eta bizipenera irekitzen.
  • Hatha Yoga klaseak edozein mailatarako izan daitezke. Praktikak parte hartzaileen mailara egokituko dira; izan esperientzia handikoak edo ygoa inoiz egin ez dutenak. Ez beldurtu eta animatu probatzera!
  • Aldez aurretik abisua emanda eta koste gehigarria ordainduta, nahi duenak norbanako terapia energetiko izan dezake, 45 minutukoa, zentro energetikoak orekatzeko.
     

Yoga sala